Eztarriz sano eta gogoz kantatu zuten atzo santaeskean ibili ziren taldeek

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 5a, 01:00

makilek astinaldi ederra jaso zuten atzo, Santa Ageda bezperan. Urte osoan txukun-txukun jasota eduki ondoren, lehertutako muturrak moztu eta hantxe ibili zituzten atzo arratsaldean, gora eta behera, erritmoa markatuz.

Jende asko Santaeskean
Goiz eta eguerdi partean ikastetxeetan sumatu ziren kantu eta makila kolpeak. Arratsaldean berriz, helduek hartu zuten erreleboa. Goiz Eguzki bilgune sozialeko abesbatza, egoitzan kantatu ondoren, Kaxkoan barrena ibili zen eskean. Ohitura Zaharrak abesbatzak, izenak agindu bezala, ez zuen hutsik egin eta urtero bezala, Maria Magdalena zaharren egoitzako pasiloak makilkaden eta ieup-en oiartzunekin bete ondoren, kalea hartu zuten.

Auzoetan ere bai
Ereñotzun auzokoek egin zuten urteroko erronda; eta Martindegi auzoan, AEK-ko kideak ibili ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!