ETXEKO boleibol taldeek bi garaipen lortu dituzte asteburuan. Euskal Ligan dabilen mutilen taldeak, 2-3 irabazi zuen Textil Santanderinaren kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera, taldea gorabeherekin dabil eta joko bat erraz irabazi eta hurrengoa galdu egin zuten. Erraz irabazteko partidua zena gehiegi sufrituta pasa zutela azaldu dute, izan ere, aurkaria sailkapeneko azken aurreko postuan dago.
Euskal Ligan dabilen nesken taldeak 0-3 galdu zuen IES JM Pereda taldearen kontra. Taldean izan ziren hainbat baja medio, hernaniarrei zaila egin zitzaien beren jokoa egitea.
Azkenik, Gipuzkoako ligan dabilen nesken taldeak 0-3 irabazi zuen CD Fortunaren kontra. Taldea sailkapeneko aurrenekoa dijoa eta txapelketa irabazteko aukerak ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!