HERRIKO gimnastak denboraldian murgilduta daude. Joan den asteburuan, esaterako, Astigarragan izan ziren eskolarteko txapelketako eta Amateur txapelketako aurreneko faseetan. Herriko gimnastek harro egoteko moduko emaitzak eskuratu zituzten.
Infantil mailan eta taldeka, Hernaniko taldeak 5garren postua lortu zuen, 5 uztairekin. Infantil mailan eta banaka Maialen Garciak 2garren egin zuen eta Maider Lopezek 9garren. Biak ere uztaiekin aritu ziren.
Hernaniko jubenil mailako taldeek, pelota eta uztaiekin, bigarren postua lortu zuten, baita Amaia Agirre jubenil mailako atletak ere, uztaiarekin.
Asteburuan Hernanin
Igandean, goizean, Hernanin izango du jarraipena gimansia erritmikoko eskolarteko txapelketak, kiroldegian. Arratsaldean, benjamin topaketa izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!