Aritz Otaegi Gipuzkoako Txapelduna trinketean, Xabi Santxori irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 4a, 01:00

PELOTA partidu ugari jokatu dituzte asteburuan herriko pelotariek. Lortutako emaitzen artean azpimarratzekoa da Aritz Otaegi jubenilak Gipuzkoako Txapelketako finala irabazi zuela, Xabi Santxori irabazita. Bestalde, gainerako pelotariek ez dute beren astebururik onena izan. Esnaolak, nagusi mailan, Gipuzkoako trinkete txapelketako finalean ezin izan zuen irabazi; eta Bilbao-Aizpitarte IIk euskal ligan jokatu zuten partidua galdu egin zuten. Ondorioz zaila izango dute semifinaletan sartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!