Korrika batzordea bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 4a, 01:00

Martxoaren 28an pasako da Korrika 16 Hernani eta Astigarragatik. Dena antolatzeko Korrika batzordea deitu dute biharko. Astigarragan arratsaldeko 17:30etan bilduko da, euskaltegian. Hernanin berriz, iluntzeko 19:00etan bilduko da, kultur etxean. Jendeari dei egin diote parte hartzeko. Harremanetarako: 943 557 879 (Hernani) edo 943 557 354 (Astigarraga).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!