Santa Ageda bezperan, santaeskean gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 4a, 01:00

dIOS te salve, ongi etorri kantatuko dute gaur errondan ibiliko diren Santa Agedako koadrilek. Herrian barrena, eta baita auzoetan ere, makina bat jende ibiliko da, makila eskutan duela. Goiztiarrena Goiz Eguzki jubilatu etxeko abesbatza izango da, 16:30etan abiatuko baita, herri buelta egitera. Ohitura Zaharrak abesbatzak ere urteroko buelta egingo du; 18:15etan abituko dira eta ohiko bisita egingo dute Maria Magdalena zaharren egoitzara; ondoren, kale bueltari ekingo diote.

Ereñotzun eta Martindegin
Ereñotzun urteroko koadrila ibiliko da, etxez etxe, limosna eske, 16:30etan abiatuta. Martindegi auzoan Astigarragako eta Hernaniko AEK-ko jendea izango dute; hauek, abestu ondoren, sagardotegian bapo afaltzeko asmoa dute.

wSantaeskean
16:30etan, Goiz Eguzkiko abesbatza. Egoitzatik abiatuta, Kaxkoan. 16:30etan, Ereñotzuarrak. Auzoan barrena.
18:15etan, Ohitura Zaharrak abesbatza. Milagrosatik abiatuta, zaharren egoitza eta kaxkoan.
20:00, Hernani eta Astigarragako AEK. Martindegi auzoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!