gaur egun inor ez da kalera ateratzen giltzak, kartera eta telefono mugikorrik gabe. Horregatik, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sistema berri bat jarri du martxan, sagardozaleek mobilean eramateko beti, elkartean izena emanda dauden sagardotegi guztien gida. Oso erreza da telefonoan sartzea, dohainik edo oso gutxi ordainduta sartu leike, eta behin sartuz gero, hortxe izango da telefonoan.
Sagardotegien helbideak, telefono zenbakiak eta abar
Behin gida telefonoan jarriz gero, mezuan hainbat eskaintza daude: Gipuzkoako 48 sagardotegien helbide, telefono zenbaki eta informazio gehiago azaltzen da eta oso erreza da bertatik deitzea sagardotegietara, lekua hartzeko, esate baterako.
Aholku praktikoak
Horrez gain, menuan beste aukerak ere badira: sagardoari buruzko informazioa, eta bere kontsumorako, dastatzeko eta kontserbatzeko aholku praktikoak, esate baterako.
Errezetak,
sagardoarekin gozatuak
Horrez gain, errezetak ere badira, denak sagardoarekin eginak; Lukainka, txistorra eta txorizoa sagardotan, Legatza sagardotan eta Sagarrak sagardotan erreak, batzuk aipatzearren.
Nola sartu gida
patrikako telefonoan
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartetik jakinarazi zutenez, atzo prentsaurrekoan, oso erreza da telefonoan jartzea; behin jarriz gero, hortxe geratuko da; eta oso erreza da erabiltzea.
Gida telefonoan sartzeko lau bide daude, oso errezak eta doanekoak edo merkeak.
wNola jarri
1) Informazio gune berezietara joanda, uhin bidez (bluetooth) deskargatuz. Astigarragan dagoen Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean eta egun seinalatuetan jarriko dituzten guneetan. (Dohainik)
2) Mezu bat (sms) bidaliz Txotx hitzarekin 5195 zenbakira. (0,15 euro + BEZa)
3) Mobileko Interneteko nabigatzailean mobi.baturamobile.com/txotx helbidea sartuz. (Konektatzea kostatzen dena)
4) Telefonotik telefonora. Gidan bertan azaltzen den Zabaldu aukeraren bidez, bidali nahi zaion pertsonaren telefono zenbakia sartuz. (Mezu bat kostatzen dena)
Gidak eskaintzen duena:
Gipuzkoako 58 sagardotegien mapa eta zerrenda, helbide, telefono zenbaki eta beste datu interesgarriekin; sagardoari buruzko informazioa; sagardoarekin egindako errezetak; kontsumoa, probaketa eta kontserbazioari buruzko informazio praktikoa; elkarteari buruzko informazioa; sistemari (aplikazioari) buruzko informazioa, nola zabaldu, hizkuntza nola aukeratu eta abar.