Igandean Trintxerpen aurtengo batel ligako lehenengo froga jokatu zen; Hernaniko taldeak dituen lau batelak eraman zituen. Neskek estreinaldia izan zuten eta 8garren egin zuten 9 talderen artean; mutil kadeteek 13garren postua egin zuten, 16ren artean; entrenatzaileen esanetan batzuk zein besteek hobera egin dute. Infantilen bi batelek berriz, laugarren eta azken postuak lortu zituzten. Aste honetan ez dute estropadarik izango eta hurrengo froga hilaren 15ean izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!