AGURTZERAKOAN Ondo bizi! esaten omen dute Arrasate aldean. Esamoldea gustoko zuela eta izenburu hori jarri dio bere erakusketari Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak. Erakusketa egun hauetan ikusi ahal izango da, Biteriko erakusketa aretoan, otsailaren 13ra bitartean. Aluminioa oinarri hartuta eskultura eta koadroak osatu ditu Ruiz de Eginok, asko kolorez betetakoak. Zuhaitzen, animalien eta gizakien formak antzeman daitezke bere lanetan, orain arteko bideari eutsita. Erakusketan jarri dituen lan gehienak orain arte erakutsi gabeak dira, gainera. Artelanak ikusi nahi izanez gero, astelehenetik ostiralera izango da aukera, arratsladeko 18:00etatik 20:00etara.