Bazterrola uzteko mehatxua!

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 2a, 01:00

Bazterrola uzteko mehatxua!
Kaixo lagunak! Oraingo egoerari buruz informatu nahi zaituztet. Joan den urtarrilaren 15ean 808/08 epaiketako bista izan zen Donostian, 8 urte okupatua daraman Bazterrola etxearen inguruan. Azken aldian normala den bezala, makinaria judizialak ohizko gorabeherekin jarraitzen du: epaiketarako 24 ordu falta zirenean, kauzioaren arazoak konpondu gabe jarraitzen baitzuen. Azkenean ordea, gure errekurtsoaren inguruko erabakia eman zuten, nolabait guri arrazoia emanaz, eta hasierako 500 euroak 300 eurora jaitsi zituzten. Horrela, epaiketa prestatzeko denborarik gabe geratu ginen; epaiketa aurretik ez nekien 300 euro horiek sartu ahal izango nituen, eta hori egin gabe, ahoa irekitzen ere ez dizute uzten. Hau nire eskubideen lehen urraketa da eta gainera, honek, epaiketa bertan behera geratzea ekarriko luke. Nire ofiziozko abokatuari eskubide horiek eskatzea ukatu zitzaion, eta aldez aurretik ekarritako probak ere ezin izan zituen aurkeztu: testigantzak, argazkiak... Epaiketan, azkeneko jabeekin ahozko akordio batera iritsi zirela eta etxean lan ugari eginda zegoela adierazi zuten defentsaren bi testiguk. Baita ere, esan zen ´oraingo jabeek` eskatzen duten etxea ez dela Bazterrola, beste bat izango dela. Hala ere, sententzian, Hillinger-Cuellar abokatuak adierazi zuen Bazterrola ´jabe berrien` etxea dela, eta horrela ageri dela idatzia Hernaniko Udalean 2008an etxea berritzeko aurkeztutako proiektuan. Testiguek egindako adierazpenak ez zituzten ondo interpretatu eta epaileak baliorik gabe utzi zituen; eta esan zuen, jabeek etxea edozein momentutan eska zezaketela. Aurretik aipatutako irregularitate guztiengatik errekurtsoa aurkeztuko dugu, gaur egun ditugun behar sozialak eta etxebizitza eskubidearen arazoa ez baita konponduko. Bazterrolak aurrera eta bizirik jarraituko du. Okupazioaren alde! Besarkada bat!
Kai Uwe Vollmer (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!