MARTXOAREN 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hauteskundeetarako herriko eskola ezberdinetan mahaiak jartzen dira eta bertan mahaikideak izaten dira, botoak hartu eta zenbatzeko. Mahakideak aukeratzeko zozketa egin zen atzo udaletxean, eta bertan aukeratu ziren Hernanin izango diren 26 mahaietarako mahaikideak. Mahai bakoitzerako bost izen atera ziren: lehendakaria, bi bokal eta bi ordezko. Zozketa ordenagailu bidez egin zen eta zozketaren bueltan elkartu ziren ordezkari politikoak eta idazkariak. Zozketa atera ziren pertsonei eskutitza bidaliko zaie orain etxera, (erroldan agertzen den helbidera). Karta jaso ondoren egun batzuetako epea izango dute reklamaziotarako, eta horretarako Donostiako epaitegira joan behar da.