ikuskizun ederra izan zen atzo Fagollagan, Trialsin froga izan baitzen, Gipuzkoako txapelketako lehendabizikoa. Irabazlea Benito Ros nafarra izan zen, ia urtero bezala, eta guztira 40 partehartzaile inguru izan ziren. Hernaniar gutxik hartu zuen parte, horien artean, Aimar Etxeberria Latxekoa izan zen.
Lau kategoria, lau txapeldun
Txapelketa lau mailatan jokatu zen. Elite mailan Benito Ros lizarratarra izan zen irabazle; bigarren Abel Mustieles aragoarra, eta hirugarren Jon Areitio, 16 urteko hondarbitarra. Bigarren mailan, Enrike Gallok irabazi zuen. Hirugarren mailan Gorka Susperregik, eta laugarren mailan Unai Zunzunegik.
Guztira, parte hartzaile bakoitzak 15 ibilbide egin behar izan zituen, aldez aurretik markatutakoak, zailtasunaren arabera. Irabazleak hanka lurrean gutxien jarri zutenak izan ziren. Hanka lurrean jarriz gero, penalizazioa.
Beste lau egunetan
Gipuzkoako txapelketako froga zen atzo Fagollagan jokatu zena, eta oraindik badira beste lau froga, otsailean eta martxoan jokatuko direnak. Datorren astean, otsailak 1, Pasai Donibanen jokatuko da; otsailaren 15ean Urretxun; martxoaren 1ean Aretxabaletan; eta martxoaren 8an Oñatin. Denak 10:30etan hasita.