mendiriz Mendi elkarteak noizean behin azoka antolatzen du mendiko materiala saltzeko eta aprobetxatzeko. Askotan jendeak etxean jasota izaten du erabiliko ez duen materiala; horiek saldu eta beste norbaitek aprobetxatzea da helburua.
Xirak, botak, eskiak...
Azokan bigarren eskuko materiala dago; beraz, aukera ona da material txukuna eta merkexeagoa lortzeko. Denetarik topa daiteke: botak, xirak, eskiak, motxilak eta abar.
Nora jo
Azoka irekita egongo da gaur eta bihar, bulegoko ohiko ordutegian, 20:00etatik 21:00etara. Iturregi plazan dago elkartearen bulegoa.