Bi talde nagusiak gaur jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 1a, 01:00

Euskal Ligan ari diren Hernaniko bi boleibol talde nagusiek gaur jokatuko dute. Neskek kiroldegian jokatuko dute, goizeko 11:00etan hasita, IES Pereda taldearen aurka. Mutilek aldiz, Kantabrian jokatuko dute, Cabezon de la Sal herrian. Aurkari Textil Santanderina izango dute; eguerdiko 12:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!