GAZTE Txokora hurbilduz gero, ez aspertzeko hilabetea pasatzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek.
Gustu guztietarako egitaraua
Hilabetea Santiagomendira egindako irteerarekin hasi dute Gaztetxokoan, baina ez da otsaileko irteera bakarra izango. Hilaren 27rako termetara irteera dute antolatuta; 10 euro ordaindu behar dira eta parte hartzeko ezinbestekoa da DBH 3-4 mailakoa izatea.
Tailerrak gustuko dituenak, gauza berriak egiten ikasteko aukera du papiroflexia eta argazki tailerretan.
Pelikulak ikusi nahi dituenak berriz, asteartero izango du aukera Gazte Txokoan, eta hilero bezala, zinemara irteera ere izango da.
Azkenik, honako jokuekin ere ondo pasatzeko tartea izango dute gazteek: play station, mozorro lehiaketa, abestiak asmatuz, eta abar.