Tiraldia gaur Añorgan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 1a, 01:00

Joan den astean, igandean, bikotekako txapelketako lehen tiraldia izan zen Seguran, eta 28 bikotek hartu zuten parte. Onenak Arroso aita seme lasartearrak izan ziren. Lehenengo hernaniarrak, Joxe Ugalde eta Miguel Burugain izan ziren, eta 2garren postua lortu zuten; 5garren Arrozpide eta Goenaga izan ziren; 6garren Miner aita semeak, eta 27garren Galarraga eta Santos. Txapelketako bigarren tiraldia gaur izango da, Añorgan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!