Egurra eman zuen atzo Hernanik, 6-0 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 1a, 01:00

egundoko partidua jokatuko zuen atzo Hernanik Aurrera de Ondarroa taldearen kontra. Konfiantzarekin hasi zuten partidua, aurrera begira, lana ondo eginez eta aukerak ezin hobeto aprobetxatuz. Aurkariaren porteriara iritsi ziren bakoitzean arriskua sortu zuten, eta golak berehala iritsi ziren. Partiduko aurreneko hamar minutuetarako aurretik ziren 2-0, eta erritmoa jaitsi ordez, lehian jarraitu zuten; atsedenaldira 4-0eko aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatian beste bi gol sartu zituzten, eta 6-0eko garaipen garrantzitsua lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!