«Senideok presoak bisitatzeko urtero egiten dugun distantzia munduari 43 aldiz buelta emateko modukoa da»

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 1a, 01:00

hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Kronikara bidalitako prentsa oharraren bidez, presoen inguruko errealitateak plazaratu nahi ditu. Gaurkoan kaleratu nahi dutena da senideek bizi duten errealitatea, herrian dauden 23 preso politikoak Euskal Herritik kanpo egotearen ondorioz sortutakoa. Presoak, bataz besteko kalkulua eginez gero, Hernanitik 743 kmtara daude, eta ondorioz, hauek ikusteko, senideek 1.742.670 km egiten dituzte urtero «senideok presoak bisitatzeko urtero egiten dugun distantzia munduari 43 aldiz buelta emateko modukoa da. Gainera, senide bakoitzak 185 gastatzen ditugu bidai bakoitzeko, urtean 222.630 euro».

«Xantai politikoa eta giza eskubideen urraketa»
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du presoek xantai politikoa sufritzen dutela, giza eskubideen urraketa eta bizitza osoko kartzela zigorra, «eta hori sufritzeaz gainera, senideok giza eskubideen inguruko lezioak entzun behar izaten ditugu, nahikoa da».

«Politikoak presionatuz lortuko dugu aurre egitea»
AAMk dio, azken 8 urteetan, Ibarretxe ezkutatzen aritu dela presoek bizi duten errealitatea eta diotenez: «aurrera begira badakigu hurrengo lehendakariak ere ez duela ezer egingo gure senide eta gure eskubideengatik. Horregatik, gure eskubideak aldarrikatzeko joan behar den edozein tokira joango gara, ez baikaude prest gure senideak bakarrik eta espetxean usteletzen uzteko». Azkenik diote, beraiek beti izan direla hor, zein lehendakari edo gobernu dagoen kontuan izan gabe «herri honetan sinesten dugu, eta herritarren indarrarekin, politikoak presionatuz, lortuko dugu egoerari aurre egitea. Gure senideekin batera Txotx egiten dugu euskal presoak euskal herrira lelopean». y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!