gurasoentzat ez da hain erraza izaten, beren seme-alabek aurretik duten urte mordoska zein ikastetxeetan emango duten erabakitzea. Erabakia hartzeko garaia iritsi da, izan ere, astelehenean irekiko da matrikulazio kanpaina herrian. Herriko bost ikastetxe ate zabalik daude ume eta gurasoen zain. Otsailaren 2tik, bihartik, otsailaren 13ra, ostirala, izango da izen emateko epea. Gurasoek ikusi eta galdetu ahal izango dute, ikastetxe bakoitzak eskaintzen duena, zentzurik zabalenean: azpiegiturak, ordutegiak, zerbitzu ezberdinak, eta batez ere, zein hezkuntza proiektu duten.
Bost hezkuntza proiektu
Bost ikastetxe daude herrian, Inmaculada ikastetxea, Urumea ikastola, Elizatxo ikastola, Langile ikastola, eta Txirrita ikastetxea Ereñotzun.
0-2 urte bitarteko haurrentzat 2 haur eskola daude herrian, bata pribatua, publikoa bestea. 2-12 urte bitarteko umeentzat, 4 ikastetxe publiko eta ikastetxe pribatu bat daude; 12-16 urte bitartekoentzat 3 ikastetxe publiko eta ikastetxe pribatu bat daude. Orain arte aipatutakoei dagokie, orain, erabakitzea izena non eman.
16 urtetik gorakoentzat, ikastetxe publiko bat, pribatu bat eta lanbide hastapenerako zentro bat daude. 18 urtetik gorakoentzat, helduen hezkuntzarako ikastetxe publikoa eta lanbide heziketako zentroa daude.
Kalitatezko eskaintza
Hezkuntza eta enplegu bulegoan, Hernanin dagoen kalitatezko eskaintza azpimarratu dute: hezkuntza euskalduna eta eleanitza da, hizkuntza bat baino gehiago ikasteko aukera ematen duena; parte hartzailea da, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlana bultzatzen duelako; herrian eta herriko dinamiketan parte hartzen duena; zerbitzu asko eskaintzen duena, jangela eta eskolaz kanpoko ekintzak, esate baterako.
Horrez gain, irakasleak beren formazioa etengabe hobetzen ari dira eta ingurumenaz arduratzen dira, besteak beste.
Herrian ikasteak
dituen abantailak
Jende gehienak bizi eta ikasi herri berean egiten dituen arren, oraindik ere badago umeak eskolaratzeko kanporako, batez ere, Donostiarako joera duen jendea: ikasteko adinean dauden umeen %18 gutxi gora behera.
Joera horren aurrean, Udala eta hezkuntza arduradunek, herrian ikasteak dituen abantailak azpimarratu nahi izan dituzte azken urteetan, Herrian bizi, herrian ikasi kanpainaren bidez: merkeagoa da, garraio gastuak gutxitzen direlako; erosoagoa da, distantzia, denbora eta garraioa murrizten direlako; ikastetxearen dinamikan parte hartzeko aukera haundiagoa da; seme-alabek herrian integratzeko erraztasun haundiago dute; herriko jarduerak eta zerbitzuak eskurago dituzte: eskola kirola, kiroldegia eta abar; eta bidez batez, herriarentzat aberasgarria da bere umeak bertan haztea eta hezitzea.
wHerrian ikastearen abantailak
l Merkeagoa da. Oinez edo bizikletaz joateko aukera dago.
l Erosoagoa da. Denbora gutxiago behar da denerako.
l Seme-alaben heziketa gertuagotik jarraitu leike.
l Ikastetxeko dinamikan parte hartzeko aukera haundiagoa da.
l Seme-alabak herrian integratzeko erraztasun haundiagoa dute.
l Herriko jarduera eta zerbitzuak eskura: kiroldegia, liburutegia, Eskola Kirola egitasmoa, musika eskola....
l Herriarentzat aberasgarria da.
wIkastetxeak
Langile ikastola. Karobieta auzoa, 37. 943 555 423 www.langile.com
Urumea ikastola. Larramendi, 18. 943 550 472 urumeaikastolabhi.com
Inmaculada ikastetxea. Sandiusterri, 4 943 550 233 www.lainmaculadahernani.com
Elizatxo ikastola. Elizatxo auzoa, 12 943 557 224 www.elizatxoikastola.com
Txirrita ikastetxea. Ereñoztu bailara, 1A. 943 554 256