Yone Boutiquek bueltako lehen partidua jokatuko du bihar Ibarran

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 31a, 01:00

yone Boutique bihar hasiko da bueltako partiduekin. Ibarran jokatuko du, Denak Tabernaren kontra, aurten lehenengo aldiz goizean. Aurreko partiduan hernaniarrek 4-1 irabazi zien Ibarrakoei, baina Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «talde arriskutsua da, lehen postuetan dauden taldeen kontra emaitza oso berdinduak lortu baitituzte».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!