Hernanik Aurrera de Ondarroaren kontra jokatuko du gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 31a, 01:00

JOAN den asteburuko partidua eguraldiagatik bertan behera geratu ondoren, Zubipen jokatuko du gaur Gorengoen Mailako taldeak. Partidua Aurrera de Ondarroaren kontra jokatuko dute, gaur arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Itxuraz ez da partidu zaila izango txuri berdeentzat. Aurrera de Ondarroaren estatistikei erreparatuz gero, orain arte jokatu dituzten 18 partiduetatik bost besterik ez dituzte irabazi; berdindu berriz bederatzi, eta galdu lau. Beraz, hernaniarrak aurretik dira sailkapenean, sei puntuko aldearekin.

Igoera faseko partidua gaur
Tolosan Emakumezkoen ligako taldeak aldiz, partidu zaila izango du gaur. Hernaniarrak igoera fasea ari dira jokatzen eta orain arte ez dituzte nahi bezalako emaitza onak lortu. Jokatu dituzten hiru partiduetatik bakarra galdu duten arren, beste bietan ez dute garaipena lortu. Gaurkoan irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzeko aukera ona izango dute. Hala ere, aurkari Tolosa izango dute, orainarteko ia partidu guztiak irabazi dituen taldea. Partidua, gaur, Tolasako Usabalen, 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!