Zubietako Inauteriak ezagutzera joan ziren AEK-koak asteartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 31a, 01:00

AEK-ko kideak, ikasle, irakasle eta inguruko lagunak, Zubietako Inauterietara joan ziren asteartean. Ez zuen atertu ere egin, baina Zubietako eta Iturengo joaldunak ez ziren euriarekin ikaratu.

Zubietako Inauteriak
Asteartean Zubietan izan zen festa. Zubieta bertako joaldunak kaleetan eta plazan barrena ibili ziren, nahi bezala, txiki eta haundi, euripean, joaldunen doinuak herri osoan zabalduz. Plaza eta inguruak aztoratu ondoren, Zubietako errotara joan ziren eta han Iturendik etortzekoak ziren joaldunen zain egon ziren. Hauek iritsitakoan, denak batera abiatu ziren berriz, Zubietako kaleetan barrena, plazaraino, bertan zen jende guztia aho zabalik uzteko.

Txerria akabatzen Ezkurran
Inauteriak ez dira AEKkideek ikusi zuten gauza bakarra, Ezkurratik pasatzerakoan, txerria hiltzen ari zen koadrila bat ikusi baitzuten, eta aukera izan zuten hilketa ondorengo lanak ikusteko; baita txerri hil berriaren gibela probatzeko ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!