Euskal Ligako hiru partidu garrantzitsu gaur eta bihar kiroldegiko frontoian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 31a, 01:00

HERNANIKO pelotari gehienek kiroldegiko frontoian jokatuko dituzte partiduak, gaur eta bihar.

Euskal Liga txapelketa ospetsua
Euskal Liga txapelketa ospetsuko hiru partidu jokatuko dira asteburuan Hernanin. Gaur, arratsaldeko 15:00etan hasita, Bilbao eta Azpitarte IIak jokatuko dute Irurtzungo bikotearen kontra, jubenil mailako partidua izango da. Partidu garran-tzitsua izango da hernaniarrentzat, bi bikoteek oraindik ez baitute partidurik galdu. Gainera, finalerdietara pasako den bikotea bi hauetako bat izango da. Ondoren, eskuz banakako partidua izango da, jubenil mailakoa baita ere. Ioritz Arrietak jokatuko du partidua, eta aurkari Lizarrako San Miguel izango du. Arrieta lehenengoa da bere taldeko sailkapenean, eta lider jarraitzeko, nahikoa du hamaika tantu egitea. Azkenik, bihar, goizeko 11:00etan hasita nesken paletako partidua izango da. Irazustabarrena eta Gutierrezek Markinaren aurka jokatuko dute, eta hil ala biziko partidua izango da hernaniarren-tzat. Hernaniko bi pelotariek torneoko lehenengo bi partiduak galdu dituzte, eta biharkoa galduz gero, sailkatzeko aukerarik gabe geratuko lirateke.

Seniorrak gaur Hernani eta Iruran
Senior mailako pelotariek gaur jokatuko dituzte partiduak. Arratsaldeko 15:00etan hasita, hauek izango dira kiroldegian jokatuko diren partiduak: Ubarretxena-Galarza/Olalde; Zabala-Gorrotxategi/Murumendi; eta Oiaga-San Sebastian/Usurbil. Iruran jokatuko dituzten partiduak berriz, honakoak izango dira: Ezeiza II-Zurutuza/Gazteleku eta Alverez-Esnaola/Usurbil.

Infantilak gaur
Urnietan eta kadeteak bihar Hernanin

Infantil kategoriako pelotariek aldiz, Urnietan jokatuko dute gaur 16:00etan hasita: Gure Txeru/Hernani-Agirrezabala; Altuna-Noble/Urnieta; eta Arizkorreta-Lujanbio II/Azkoitia. Azkenik, kadeteek kiroldegian jokatuko dute bihar, goizeko 11:00etan hasita: Lopez-Elorza/Azkoitia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!