SURREALISTA ETA LOTSAGARRIA!!!

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 31a, 01:00

Hura nere sorpresa atzo LURRALDEBUSeko AUTOBUSERA igo, zer eta 3 KAMARA aurkittu nittuenian!!! (esfera erdikoak, itxuran 360ºkoak). Uste nuen, hasiera batean txantxetakoak zirela (oraindik iñauterietarako direla dudetan nabil), baino segittuan pentsatzen arittu nintzen `joño, hoik eztittun txantxetan aitzen, umore gutxikuk ttun`. Harrittuta, txofer bati galdetu eta egitazkoak zirela esan zidan. Mekauen la letxe, nola dijoa hau? Diputazioaren gauza al da? Gaizkile batzuk al gara herritarrak ´por defecto`? Ez al da, zerbitzu publiko bat betetzen ari direnean, autobusen eremua publiko kontsideratzen?? Zergaitik aurretik ez digute inon esan?? Gaur egun tamalez hainbeste errepikatzen den: NON DAUDE HERRITARREN ESKUBIDEAK??? En fin... boterean garrapata batzuk bezala dauden horiei, lana errexten lagundu egin nahi diet eta neroni, GPS txip bat jartzea aholkatuko diet eta hori bai, zuek guztiok ordainduko didazue gainera! Nazkagarria benetan sortzen ari den gizarte berri hau.

Maddi Etxeberria Galbete

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!