Argia joan etorrian ibili zen ostegun gauean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 31a, 01:00

ibeRdrolak izan zuen arazo bat medio, herriko hainbat auzo eta kale argirik gabe geratu ziren, ostegun gaueko 20:30ak inguruan. Argia faseka ibili zen, eta ondorioz, joan etorria irregularra izan zen herriko gune bakoitzean. Arazoak ordu eta erdi inguru iraun zuen, gaueko 22:00ak arte, eta handik aurrera argia gutxi gora behera herri osora itzuli zen. Hala ere, goizaldeko 02:00ak aldera etorri zen bere onera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!