`El concursazo´kale antzerkia bihar Atsegindegi plazan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 30a, 01:00

EL concursazo Trapu Zaharrak taldearen antzerkia izango da bihar Atsegindegi plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Antzerkia txotx denboraldiko ekitaldien barruan dago kokatua.

Egunerokotasunean oinarritutako antzerkia
Antzerkian egunerokotasunean geroz eta ohikoagoa den gaia jorratzen da: seme alabek gero eta beranduago alde egiten dute gurasoen etxetik. Antzerki honekin, Trapu Zaharrak taldeak XXIgarren mendeko bi ikuspuntu plazaratzen ditu, gaur egungo bizitza eta familia ereduaren ingurukoak.

Semeak etxetik alde egiteko desira
Antzerkiko protagonistetako bat Jenaro da, aita; garraiolari autonomo eta set desberdinen instaladore bezala egiten du lan. Beste protagonista aldiz, semea da. Txumari du izena, eta ez du etxetik alde egiteko inolako intentziorik. Antzerkian, Jenarok, aitak, emaztearen heriotza bizitzen du, eta ezbehar honen inguruan areagotzen zaizkio semea etxetik joateko desioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!