KROSA izango da igandean Landare errugbi zelaian. Bertan, Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, Adarraga Memoriala. Aurtengoa memorialaren XLVIgarren edizioa izango da, eta bertan bilduko dira, kategoria ezberdinetan korrika, Gipuzkoako hainbat txokoetatik etorritako neskak eta mutilak.
Lau lasterketa
Krosa lau zatitan banatuko da, kategoria eta sexuaren arabera. Lehenak ateratzen alebin neskak izango dira, goizeko 10:30etan. Guztira 1.882 metrotako ibilbidea egin beharko dute, hau da, bi itzuli. Ondoren, goizeko 11:00etan alebin mutilak aterako dira. Hauek neskek baino buelta bat gehiago eman beharko dute, beraz, 2.350 metro egingo dituzte korrika.
Ordu erdi geroago infantil nesken txanda izango da eta hauek ere hiru itzuli egingo dituzte, 2.350 metro alegia. Krosa korritzen azkenak infantil mutilak izango dira. Guztira lau buelta emango dituzte, 3.402 metro.
Historia luzeko krosa
Adarraga Memorialeko krosak historia luzea du Hernanin, eta urtero neska mutil ugari biltzen ditu Landareko zelaian, Hernaniko palmaresan bere izena jartzeko asmoarekin.