www.buruntzaldea.org web gunea aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 29a, 01:00

buruntzaldeako euskera zerbitzuek Buruntzaldea Euskaraz web gunea aurkeztuko dute gaur, 13:00etan, Biteri kultur etxean. Euskera zerbitzuen gune bateratua da eta helburua da eskualdean euskera normalizatzeko aurrera eramaten diren egitasmoak Internet bidez zabaltzea.

Eskainiko duena
Web guneak zerbitzu ugari eskainiko ditu, besteak beste, honakoak: euskera bultzatzeko diru laguntzen berri emango du, euskera ikastaroak egiteko eta komertzioetako errotuloak euskeratzeko; komertzio, tabernari eta elkarteei itzulpen zerbitzua eskainiko die; eskualdeko datu soziolinguistikoak emango ditu; eta eskualdeko euskera eragileeekin harremanetan jartzeko bidea emango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!