Kazetaritzari buruz hitz egingo du gaur Koldo Izagirrek

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 29a, 01:00

koldo izagirre idazleak ka- zetaritzari buruz hitz egingo du gaur arratsaldean Herna nin emango duen hitzaldian. Estiloaz, ereduez, kazetariaren arduraz, egin behar denaz eta egin behar ez denaz, hitz egingo du, besteak beste. Iritzitxoen gainetik iritzia. Gure prentsaren historiako zenbait albiste da hitzaldiaren izena. Arratsaldeko 18:30etan izango da, Milagrosan.

Idazle bai, kazetari ere bai
Koldo Izagirre ez da idazle hutsa. Aspalditik ari da lanean kazetaritza munduan; Ustela aldizkaria sortu zuen bere garaian, Bernardo Atxagarekin batera, eta Oh! Euzkadi! kaleratu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin batera. Kazetaritza testuak ere sortu ditu. Aspalditik, prentsan kolaborazio asko egina da; Zeruko Argian bertan Baietz astea gaizki bukatu atala egin zuen Ramon Saizarbitoria idazlearekin batera. Biltzailea ere bada, euskeraz idatzitako kronikak eta kazetaritzako testuak jaso ditu han eta hemen, Juan Bautista Bilbao Batxiren testuak, XX mende hasierakoak, eta Joseba Zubimendiren artikulu bilduma, esate baterako.

Literatura eta kazetaritza
Bere lanetan sumatzen da kazetariaren traza. Kronika estilotik asko dute Ez duk erraza konpai! eta Merry Christmas, Panama! esan zuen heriotzak liburuek. Euskal kazetaritza ondo ezagutzen du beraz. Bere idazle, sortzaile eta biltzaile lanetan ikasitakoa uztartu, eta bere ondorioez hitz egingo du gaur: kazetaritzaren estiloaz, egin denaz eta egin ez denaz, kazetaria eta idazlearen arteko aldeaz, euskal kazetaritzan dauden eredu eta erreferentziez eta beste kontu askoz.

90 urte Argia sortu zela
Aurten 90 urte beteko dira Argia aldizkaria, orduan Zeruko Argia, sortu zela. Hori ospatzeko, Argia astekariak ekitaldiak antolatu ditu urte osorako, han eta hemen, eta lehendabizikoa gaur izango da, Hernanin. Hitzaldia Argiak berak eta Hernaniko Kronikak antolatu dute elkarlanean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!