Teklan Hernanik ezin izan zuen asteburuan La Salleren kontra, eta 48-43 galdu zuen. Hernaniarrak partidu osoan zehar atzetik ibili ziren eta punteria falta ere somatu zen. Hala ere, sailkapenean postu lasaian daude eta entrenatzailearen esanetan «datorren asteko partiduan, Mondragon Unibertsitatearen kontra, azken asteburuetako zorte txarrarekin amaitzen saiatuko gara». Bestalde, junior taldeak ere galdu egin zuen Take Tolosaren aurka, 49-47. Kadeteen partidua berriz, bertan behera geratu zen eguraldi txarra dela eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!