Elur Txori elkartean Mus txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 28a, 01:00

Mus Txapelketa iritsi da amaierara Elur Txori elkartean. Bihar jokatuko dira binakako eta banakako final haundiak, eta hirugarren eta laugarren postuak. Binakako finalean Mikel eta Olazarrek jokatuko dute Javi eta Rafaren kontra. Banakakoan berriz, Joxe Ramonek jokatuko du Txatxonen aurka. Binakako hirugarren eta laugarren postua berriz, Josu eta Gorkak jokatuko dute, Patxi eta Javiren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!