Oñatiko Ganbara Gazte koroak kontzertu ederra eman zuen larunbatean Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 28a, 01:00

AHOTS fin eta landuak entzun ziren larunbatean Milagrosan. Hernani Musika Eskola Publikoak antolatuta, Oñatiko Ganbara Gazteren kontzertua izan zen bertan, eta herritar ugari erakarri zituen. Ganbara Gazte, izenak dioen bezala, koro gaztea da, bai abeslarien adinengatik eta baita koroaren ibildiarengatik ere; 2007garren urtean sortu baitzen. Hala ere, ikuskizun paregabea eman zuten larunbatean. Kontzertuak bi zati izan zituen, guztira 12 abestiz osatuta. Zundaria Aitor Biain izan zen, eta pianojolea Eli Mendiaraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!