KONTRAKANTXA Gaztetxeak martxoaren erdialdera bitartean egingo dituen hainbat ekitaldi aurkeztu ditu.
Otsailean eskiatzera
Datorren hilabetean esaterako, eskiatzera irteera egingo dute. Irteeran parte hartu nahi duenak Garin tabernan eman beharko du izena. Otsailaren 6a baino lehen ematen duenak 30 euro ordaindu beharko ditu. Aldiz, data honetatik aurrera egiten duenak, 35 euro ordaindu beharko ditu.
Inauterietako bazkaria
Otsailean baita ere, urteroko moduan inauterietako bazkaria egingo dute. Hala ere, egun horretarako egitaraua aurrerago zehaztuko dutela adierazi dute.
Zugarramurdira irteera
Azkenik, martxoaren 14an Zugarramurdira irteera egingo dute. Irteera honen nondik norakoak ere, data gerturatu ahala adieraziko dituzte.
Ekitaldietako argazkiak
ikusteko aukera
Bestalde, orain arte egindako ekitaldietako argazkiak eta azken berriak ikusi nahi dituenak aukera izango du Kontrakantxa Gaztetxeak duen blog gunean; helbidea honakoa da: http://kontrakantxa.blogspot.com.
Honetaz gain, herritarren batek beraiekin kontaktuan jarri nahiko balu, korreo elektroniko honetara idatzi dezake: kontrakantxa@hotmail.com.