Adimen urritasuna dutenentzat denborapasarako ekintzak Hernanin, Atzegi elkarteak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 28a, 01:00

HERNANIN, adimen urritasuna duten pertsonentzat denborapasa ekintzak ari da antolatzen Atzegi elkartea. Atzegiren helburua da, pertsona hauek programa bat izatea asteburuak elkarrekin pasatzeko eta dibertitzeko.


Hamasei urtetik gorakoei zuzendua
Programak Txolartea izango du izena eta hamasei urtetik gorako adimen urritasuna duten pertsonei zuzendua izango da. Programa honen bidez, pertsona hauek aisialdi ekintzak izateko aukera izango dute larunbatetan, beti begirale boluntario batek lagunduta.


Programan parte hartuko duten boluntarioen beharra
Norbaitek informazio gehiago nahi izango balu, edo boluntario gisa programan parte hartu nahi izango balu, Atzegirekin jarri daiteke harremanetan ondorengo eratara: 943423942 telefonora deituta edo helbide honetara email bat bidalita, arantza@atzegi.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!