AZKEN egunetako euriteak direla eta, Urumea ibaiak ateratzeko arriskua du herriko zonalde hauetan: Eziago, Epele eta Fagollagako poligonoak. Landare errugbi zelaia berriz, urak hartua zuen atzo arratsaldeko 18:00ak inguruan.
Udalaren gomendioak
Uholdeek sor ditzaketen arazoak ahal den neurrian saihesteko asmotan, Udaleko Larrialdietako Teknikariak zenbait gomendio eman dizkie arrisku leku horietan bizi edo lan egiten duten bizilagunei: kotxeak eta bestelako tresnak urak har ditzakeen lekuetatik urrundu, komunikabideetako informazioa entzun, ibaiaren eboluzioa jarraitu eta harrapatuta geratuz gero, udaltzaingora deitu; 943248900 telefonora.
Eguraldia hobetzera
Hala ere, Euskalmet metereologi agentziak iragarri du, gaur arratsaldetik aurrera eguraldiak hobetzeko joera izango duela, eta ostarteak zabalduko direla zeruan.