Aimar Olaizola eta Oier Mendizabal erraz nagusitu ziren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 27a, 01:00

Olazabal eta Barriolaren aurka 22-10 irabazi zuten. Goizuetarra nagusi izan zen aurrean eta Mendizabalek ondo eutsi zion Barriolari.

oLAIZOLA iia eta Mendizabal IIa jaun eta jabe izan ziren larunbatean Iscarren jokatutako partiduan. Aimar Olaizolak sekulako erakustaldia egin zuen, eta ezin hobeto erakutsi zuen zergatik den egungo txapelduna. Olazabali (lesionatuta dagoen Gonzalez ordezkantzen ari da) partiduan sartzen ere ez zion utzi, eta tantu ikusgarriak egin zituen. Oier Mendizabalek berriz, ondo bete zuen bere eginbeharra. Barriolaren pelotakadei ondo eutsi zien eta aukera izan zuenean frontisaren goiko aldea bilatu zuen aurkariek minik egin ez ziezaioten. Partidu osoan zehar, egungo txapeldunek aurretik jokatu zuten alde nabariarekin, honako partzialak eginda: 5-0, 5-2, 7-2, 7-3, 19-3, 19-7, 21-7, 21-10 eta 22-10.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!