Demokrazia 3 Milioi hauteskundeetara aurkezteko 1.200 sinadura bildu dira Hernanin eta eskerrak eman nahi izan dizkiete sinadura ematera hurbildu diren herritarrei.
17.000tik gora sinadura
Plataformak 17.700 sinadura behar zituen gutxienez hauteskundeetara aurkezteko; horietako 5.700 Gipuzkoan. Hernanin bakarrik, 1.200 bildu dira, horregatik, sinadura biltzaileek eskerrak eman dituzte, «zuei esker lortu baititugu hauteskundeetara aurkezteko beharrezko sinadura guztiak. Ez hori bakarrik, gutxieneko sinadura kopurua gainditu ere egin dugu».
Eskerrak eman
Biltzaileek eskerrak eman dituzte «gatazkaren konponbidearen alde indarra egiteagatik; aldaketa politikoa behar dugula adierazteagatik; urteak joan eta urteak etorri horrela bizitzen jarraitu nahi ez dugula esateagatik; etorkizun justuago baten alde egiteagatik; kolore, ideia eta proiektu politiko guztiak defendatzeko aukera dugula azaltzegatik; eta herri eta pertsona askeen alde sinadura emateagatik.