arrilimuri edo Arrilimoi, bizilagunek esaten dioten bezala, kuestioa da bailarako baserritarrek bertako biltegi bat egiten ari den «txikizioa» salatu nahi izan dutela, Kronikara bidalitako idatzi baten bidez.
Nekazaritzako biltegia, «teorian»
Bizilagunek diotenez, «teorian» nekazaritzako biltegia esaten zaion biltegia «beti, eraikuntzarako materialetarako erabili izan da». Salatzen dutenez, biltegian «aire librean txikitzen dituzte industri hondakinak».
Arrilimuri akabatu
Bizilagunek diote Arrilimuri bailara akabatu dutela, eta keja eta kezka zerrenda luzea egin dute: «kamioi haundiak ibiltzen dira, auskalo zerekin beteak; zertarako nahi dute bidea sei metrotara zabaldu?; ehundik gora urteko hariztia bota dute; eta ez gaude prest, usain txarra eta gasak onartzeko». Horiez gain, hautsa eta zarata aipatu dituzte, «lotarako orduak ere ez dituzte errespetatzen».
Babes falta
Babes fata salatu dute bizilagunek beren idatzian: «Zein neurri hartzen dira gure osasunari, haziendari eta baratzei kalterik ez egiteko?». Erreka zeinek babestuko duen ere galdetzen dute.
Diotenez, parajea paseatzeko toki ezaguna da eta orain «ezin da ibili, ez oinez, ez bizikletaz».
Eco-negozioa
Bizilagunek ez dute nahi bailaran «Eco, birziklatze eta konpostatze izenen atzean ezkutatutako enpresarik. Dirudienez, Eco-negozioa agintarien aurretik iritsi da». Industriguneak zertarako dauden galdetu eta nekazalguneak babesteko beharra azpimarratu dute.