Txotx denboraldia irekita dago apirilaren bukaera arte

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 26a, 01:00

barra-barra edan zen sagardoa atzo Hernanin, denboraldiko inaugurazio ekitaldian. Barricada musika taldeko gonbidatuek hartu zuten lehenengo kolpea eta atzetik plazara hurbildu ziren hernaniar eta sagardozale guztiek.

Barricada gonbidatua
Barricada musika talde nafarrak ireki zuen aurtengo denboraldia. Tartean zen Ibon Sagarna Ibi taldeko baterijole hernaniarra. Sagardozaleak ez ezik, nostaljiak jotako makina bat ere hurbildu zen plazara, burua hainbeste eragin arazi dien taldea aurrez aurre eta upel artean ikustera.

Giro ederra
Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, hala ere, 12:00etarako plaza guardasolez josita ageri zen. Jendea ez zen ikaratu eta ederki aritu zen txotxetik. Inaugurazio jaian harrijasotzaileak, aizkolariak, bertsolariak, txalapartariak, dantzariak eta abar bildu ziren. Incansables txaranga ere ibili zen herrian barrera.

12 sagardotegi
Hernanin Hemendik aurrera beraz, herriko 12 sagardotegiek bere lanaren emaitza emango dute probatzeko. Batzuek lehenago, beste batzuek geroxeago, apirilaren bukaera aldera bukatuko da denboraldia. Bitartean ia %100 hemengo sagarrarekin egindako sagardoa probatzeko aukera izango da, mikatz puntu bat duena, usaina, kolorea eta zaporeari erreparatuz, txotx denboraldia probatzeko denboraldia baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!