Yone Boutiquek 2-3 irabazi zuen ostiralean, Aloña Mendiren kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 26a, 01:00

Oñatin jokatu zuen ostiralean Yone Boutique areto futboleko taldeak. Aurrez aurre Aloña Mendi taldea izan zuen, eta partidu zaila eta gogorra izan zen arren, irabazi egin zuten 2-3. Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «partidu zaila izan zen hasiera hasieratik: ordutegiagatik, urruntasunagatik, eguraldiagatik eta batez ere, partidua lanetik atera eta gero jokatu genuelako». Hala ere, lehen zati oso ona jokatu zuten hernaniarrek eta atsedenaldira joan aurretik 0-2 ziren aurretik. Bigarren zatia ere ondo hasi zuten eta bukatzeko 4 minutu falta zirela 0-3 ari ziren irabazten. Azken minutuetan berriz, Aloña Mendik bi gol sartu zituen eta partidua berdintzeko puntuan izan zen. Azkenean garaipena Yone Boutiquentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!