‘Txotx’ aplikazioa: telefono mugikorretarako sagardotegi gida

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 25a, 01:00

Telefono mugikorretarako sagardotegi gida atera du Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak, Txotx gida. Gida telefono mugikorrera behin deskargatuta, bertan izango ditu erabiltzaileak Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko 58 sagardotegien datuak, eta horrekin batera sagardoaren inguruko informazioa, Sagardogile Elkarteko informazioa, sagardoarekin egiteko errezetak… eta abar luze bat. Lau hizkuntzetan dago aplikazioa: euskeraz, gazteleraz, frantsesez eta ingeleraz, erabiltzaile bakoitzak nahi duen hizkuntza aukeratzeko. Sagardotegiak ez ezik, promozio eta informazio bideak ere aurrera egin dute denboran, eta garai berrietara egokitutako gida argitaratu nahi izan du elkarteak, Arantxa Eguzkizaren hitzetan.

Erabilgarria
Iparragirre sagardotegikoa da Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko Lehendakaria iaztik eta bere hitzetan Txotx gida oso erabilgarria izango da, bai hemen bertako jendearentzat nahiz kanpotik sagardotegietara etorri nahi dutenentzat. yy

Deskargatzeko bideak

Txotx gida berria mobilera deskargatu ahal izateko bide bat baino gehiago daude:

- SMS bat bidalita `TXOTX` idatziarekin.
- Eskuko telefonoan nabigatzaile zenbaki bat sartuta.
- Internetetik jaitsita - Mobil batetik bestera pasata
- Bloetooth bidez, elkarteko egoitza aurrean edo elkarteak parte hartzen duen sagardo egun, feria eta abarretan.

Aurkezpena otsailaren 3an
Sagardogile elkarteak otsailaren 3an du ematekoa aplikazio berria azaltzeko prentsaurrekoa, eta bertan emango ditu Txotx aplikazioa lortzeko bideak. Prest jarri mobilak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!