Hernanik Durangoko taldea hartuko du gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 25a, 01:00

Hernanik ez du gaur nolanahiko partidua jokatuko; Durangoko taldea hartuko du etxean. Garrantzitsua da partidua irabaztea, Hernanik atzetik segika baitu sailkapenean Durangoko taldea. Hernaniarrak bigarren daude sailkapenean eta durangarrak, berriz, laugarren, bi puntutara. Partidua Landaren izango da, goizeko 12:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!