Joan den igandean jokatu zen Ereñotzun Taldekako Bola Txapelketako bigarren eta azken tirada eta Ategorrietako taldeak irabazi zuen, 518 brilarekin, eta bigarren Segura izan zen, 512 brilarekin. Hernaniarrei dagokienez, CD Hernanik 6garren egin zuen, 498 brilarekin, Elur Txorik 8garren, 469 brilarekin, eta Ur-Miak 9garren, 457 brilarekin. Bestalde, gaur hasiko dira Seguran Bikote Sariko tiraldiak. Denera bost tiraldi izango dira eta finala Legazpin jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!