Gazteek Akolatxara irteera egin zuten, `Hernani ezagutuz´-eko lehen irtenaldian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 25a, 01:00

Hernani ezagutuz jardunaldien barruan, Hernaniko gaztetxoek Ereñotzuko Akolatxara irteera egin zuten pasaden igandean. Irteera Mendiriz Mendi elkarteak antolatu zuen, Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean. Ibilaldia egiteko, guztira, 82 herritar elkartu ziren eta antolatzaileak «oso pozik» daude «jendeak emandako erantzunarekin». Bestalde, antolaitzaileek adierazi dutenez, irteera hauek duten helburua ere betetzen ari dira «izan ere, ibilbidea egin zuten askok aipatu baitziguten nahiz eta etxetik horren gertu egon, ez zutela lekua ezagutzen eta ez zutela pentsatzen Hernanin bertan horrelako gune ederrak aurki zitezkeenik». Hernani ezagutuz jardunaldien barruan antalatu dituzten bi irtenaldietatik bat da Sarasatekoa.

Hernaniko ibilbide sareak
Udala Hernaniko ibilbide sareak osatzen eta zabaltzen ari da, herriko kultur eta natur ondarea ezagutzeko asmotan. Ibilbideak osatzeko beharra, 2007an, sumatu zuten Aranzadi elkarteko kideek: Iñaki Sanz Azkue biologoak, Ibai Olariagak eta EHUko doktorea den Joxerra Diezek. Orduan konturatu ziren, auzo eta industriguneez aparte hernaniri dagokion azalera haundi bat dagoela ezaguna ez dena. Mendiriz Mendi elkarteak igandean antolatutako ibilaldia horietako bat da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!