Gazte Asanbladak bizikleta martxa egin zuen atzo Palestinari elkartasuna adierazi eta «israeldar estatua egiten ari den sarraskia» salatzeko. Eguerdiko 12:00etan abiatu ziren
plazatik, Kardaberaz kalean behera, eta Zinkoenean, Txirrita kalean gora jo zuten. Atsegindegi parean ezin izan zuten jarraitu, Ertzaintzak gelditu egin baitzuen martxa, kuartelean baimenik eskatu ez zutelako.
Gazte Asanbladak Kronikari adierazi zionez, «bizikletan zijoan talde koskor bat besterik ez ginen, eta martxa erabat pazifikoa zen». Era berean adierazi zuen, martxa egin, egingo dutela, eta «garrantzitsuena Palestinari elkartasuna adieraztea» dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!