Hernaniko eta Astigarragako AEK-k, irteera antolatu dute astearterako, Iturengo eta Zubietako Inauteriak ezagutzeko. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Hernanitik eta 15:00ak edo 16:00ak aldera bueltatuko dira. Ez da ezer ordaindu behar, irteera irekia da, beraz, edozein, ikasle, irakasle edo herritar joan daiteke. Bazkaria eraman behar da eta gomendatu dute arropa erosoa eta zahar xamarra eramateko. Inork joan nahiko balu, Larramendi kaleko euskaltegitik pasa edo 943 557 801 zenbakira deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!