Berri Onak pelikula jarriko dute gaur eta bihar Biteri kultur etxean. Drama generoko pelikula da, Helena Taberna zuzendari ezagunarena. Guda Zibilean kokatutako pelikula da, eta bertan, herri sozialista bateko parrokoak bizi duen borroka kontatzen da. Pelikulan aktore ezagunek hartzen dute parte, tartean euskaldunak, besteak beste: Unax Ugalde, Barbara Goenaga, Goraga Aginagalde, Maribel Salas, eta Joseba Apaolaza. Gaur 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar 19:30etan; Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!