urrezko kopari agur esan ondoren, Hernaniko errugbi taldea buru belarri dabil orain ligan murgilduta.
Landaren bihar
Partidua Landaren jokatuko dute Hernaniarrek, Durangoren aurka. Etxekoak, ligan, emaitza bikainak ari dira lortzen, eta sailkapenean bigarren postua ondo lotuta dute. Hala ere, atzetik datozen taldeak indartsu dabiltza, eta hain zuzen horietako bat Durango da. Bizkaitarrak laugarren dira sailkapenean, hernaniarrengandik 2 puntura.
Beraz, Hernanik bihar irabaziz gero, bigarren postua mantentzeaz gain, gora begira jarraitzeko aukera izango du.
Partidua, bihar, Landaren, eguerdiko 12:00etan hasita.