Txapelketetan egingo dituzten dantzen erakustaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 24a, 01:00

Gimnasia erritmikoa gustuko duenak, ikusteko aukera bikaina izango du bihar. Hernaniko gimnasta gazteek ikasturtean zehar txapelketetan egingo dituzten dantzak ikusi ahal izango dira. Erakustaldian Hernani Gimnasia Erritmiko elkarteko 8tik 19 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte; eta erakustaldiko gonbidatua Donostiako Karmelo ikastetxea izango da. Erakustaldia bihar, goizeko 11:00etatik 13:00etara, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!