Mendiko bizikleta taldeak irtenaldia egingo du bihar. Hitzordua goizeko 09:00etan egin dute Zinkoenean, eta guztira bi ordu eta erdi, edo hiru orduko irteera egingo dute. Ibilbidea oraindik ez dute zehaztu, egunean bertan erabakiko dute denbora eta eguraldiaren arabera. Zikloturista taldeak aldiz, oraindik denboraldia hasi ez duen arren, irteerekin jarraitzeko asmoa du. Norbaitek parte hartu nahi izango balu, hitzordua goizeko 09:00etan egin dute, Zinkoenean baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!